Komunikazio Zientifikoan Eleaniztasuna sustatzearen aldeko Helsinki ekimena

Ikerketa nazioartekoa da. Hala izatea nahi dugu!  Eleaniztasunak bizirik mantentzen du tokian tokiko ikerketa esanguratsua.  Babes ezazu!  Ikerketa-emaitzak zure hizkuntzan zabaltzeak eragin handia du.  Bultza ezazu! Funtsezkoa da gizartearekin harremanetan egotea eta ezagutza esparru akademikotik haratago zabaltzea. Berma ezazu! Hizkuntza autoktonoetan zientzia hedatzeko azpiegitura ahula da. Ez dezagun galdu!

Komunikazio Zientifikoan Eleaniztasuna sustatzearen aldeko Helsinki ekimenaren sinatzaileek zenbait aholku proposatzen dituzte, politika zientifikoko kudeatzaileek, agintariek, unibertsitateek, ikerketa erakundeek, ikerketa finantzatzaileek, liburutegiek eta ikertzaileek indarrean jar ditzaten. Hona hemen aholkuak:

1.    Laguntzea ikerketaren emaitzak gizarte osoaren onurarako zabaltzen.

  • Bermatzea ikertzaileak aintzatetsiak direla beren ikerketen emaitzak esparru zientifikoaz haratago zabaltzeagatik, eta ondarearekin, kulturarekin eta gizartearekin harremanetan egoteagatik.
  • Bermatzea edonork eskura dezakeela jakintza zientifikoa, bere hizkuntza edozein dela ere.

2.    Babestea tokian tokiko azpiegiturak, maila lokalean garrantzitsuak diren ikerketen emaitzak argitaratu daitezen.

  • Bermatzea irabazi-asmorik gabeko aldizkari eta argitaletxeek baliabide eta laguntza nahikoa dutela ikerketaren kalitate- eta zuzentasun-kontrol maila altua izateko.
  • Bermatzea tokian tokiko aldizkari eta argitaletxeek babesa dutela, sarbide irekiko eredura igarotzeko.

3.    Sustatzea hizkuntza-aniztasuna ikerketaren ebaluazio- eta finantzazio-sistemetan.

  • Bermatzea, adituen bidez egiten den ebaluazio prozesuan, kalitate oneko ikerketa balioesten dela, hizkuntza edo argitalpen-bidea edozein izanda ere.
  • Bermatzea, metrikan oinarritutako sistemak erabiltzen direnean, kontuan hartuko direla hizkuntza guztietan argitaratutako aldizkariak eta liburuak.

Parte har ezazu Twitter edo Facebooken adierazpen bat edo bideo bat zabalduz, zu edo zure lagunak komunikazio zientifikoan eleaniztasuna sustatzearen alde zaudetela adieraziz. #InAllLanguages, jakina.